2019(e)ko ekainaren 5(a), asteazkena

ESPERIMENTATZEN: MATERIA ETA NAHASTEAK

Eguraldi ona aprobetxatuz kanpora atera gara lanera. Gaurkoan materia eta nahasteen inguruan esperimentatzen aritu gara, azkenik erlaxatzeko pilota bat sortzeko.





2019(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna

ZUBIETA ETA AQUARIUMA

"Amets bat" programarekin bat eginez egun borobila bizi genuen. Goizean Zubietan izan ginen eta arratsaldean Aquariumean gozatzeko aukera izan genuen.












2019(e)ko maiatzaren 8(a), asteazkena

BERNEDO

Oporrei hasiera behar den bezala emateko, 5. eta 6. mailakoak Bernedon izan ginen. Eguraldiak lagundu ez zigun arren bikain pasa genuen.






2019(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

2019(e)ko otsailaren 5(a), asteartea

SANTA AGEDA BEZPERA

Otsailaren 4a, Santa Ageda egunaren bezpera dela eta, gure inguruko kaleetan oles egitera atera ginen. Gure makilkadak entzunda Amalurra esnatu dugularen dudarik ez da!












HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA

Aurreko ostiralean 4.mailakoen bisita jaso genuen. Dieta osasungarriaren garrantziaz eta ezaugarriez aritu ondoren, erronka bat proposatu ziguten: ostiralero ikastolara ekarritako hamaiketakoa osasungarria izan zedila.

Lehenik eta behin, egun hortako gure hamaiketakoak aztertu genituen, berehala konturatu ginen aldaketa baten beharrean geundela.


Ostiral honetan zer ekarri ez badakizu, hona hemen zenbait gomendio:


On egin!

2019(e)ko urtarrilaren 29(a), asteartea

ALDE ZAHARRA ETA TXISTULARI KONTZERTUA

Goiza Donostiako Alde Zaharrean pasa dugu. Lehenik, Mikel Legorburuk Donostiako historiako hainbat azalpen eta danborradaren sorrera azaldu dizkigu. Ondoren, Donostiako Txistulari Taldeak eskainitako kontzertuan izan gara. Goiz biribila, asko ikasi eta disfrutatu dugu.