2019(e)ko irailaren 17(a), asteartea

EUSKARAZ BLAI

Aurten ere, ikasturteari hasiera eman eta euskararen erabilera sustatzeko asmoz ekintzaz beteriko Euskaraz Blai ospatu dugu lehen astean. Aurtengo gai euskal mitologia izan da, 6.mailakoak sorginak izan gara astebetez.

"Sagi guztien gainetik, laino guztien azpitik" 










2019(e)ko ekainaren 11(a), asteartea

JAZARPENAREN AURKA: KiVa KONTRATUA

Ikasturte osoan zehar jazarpenaren aurkako KiVa programan parte hartu dugu. Jazarpenaren inguruan asko ikasi eta hausnartu dugu. Ikasturtean zehar hainbat konpromiso hartu ditugu eta KiVa kontratuan jasoak ditugu.

Gure kontratua gelan dugu ikusgai, gelakide guztiek sinatu eta betetzeko konpromisoa hartu dugu. Denok jazarpenaren aurka!


2019(e)ko ekainaren 5(a), asteazkena

ESPERIMENTATZEN: MATERIA ETA NAHASTEAK

Eguraldi ona aprobetxatuz kanpora atera gara lanera. Gaurkoan materia eta nahasteen inguruan esperimentatzen aritu gara, azkenik erlaxatzeko pilota bat sortzeko.





2019(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna

ZUBIETA ETA AQUARIUMA

"Amets bat" programarekin bat eginez egun borobila bizi genuen. Goizean Zubietan izan ginen eta arratsaldean Aquariumean gozatzeko aukera izan genuen.












2019(e)ko maiatzaren 8(a), asteazkena

BERNEDO

Oporrei hasiera behar den bezala emateko, 5. eta 6. mailakoak Bernedon izan ginen. Eguraldiak lagundu ez zigun arren bikain pasa genuen.