2018(e)ko irailaren 18(a), asteartea

BIZITZA JIRABIRAN

Lan eta lan gabiltza dagoeneko gelan.

BIZITZA JIRABIRAN gaiaren hasiera fasean erabat murgilduta gabiltza. Egun hauetan gure bizitzako ziklo honetan, bizi garenokin jakintzak partekatzea zein aberasgarria den ikusi dugu. 
Prest gaude arloek ezkutuan dituzten sekretuak deskubritzen hasteko, bazatoz?
Jarrai dezagun bada bide horretan! Elkar aberastuz, jira eta bira!


EUSKARAZ BLAI

Kaixo lagunok!

Hasia dugu ikasturtea 5.mailan. Talde polita bildu gara aurten, abenturaz beteriko urtea izango dugularen susmoa dugu.

Lehen astean, Euskaraz Blaiekin euskararen alde gogor arraun egin genuen. Primeran pasatzeaz gain euskara zaintzeko konpromisoa hartu dugu gelan, betetzeko gogotsu gabiltza!