2018(e)ko urriaren 19(a), ostirala

EUSKAL HERRIKO OSPAKIZUNAK

Gelan, neguari eta udaberriari lotutako Euskal Herriko ospakizunak aztertu ditugu: Gabon Zahar eguna, San Nikolas, Marijesiak, Kandelario, San Blas, etab.

Udan eta udazkenean izan ohi diren ospakizunen berri jakin nahi baduzue www.urtesasoiak.com webgunera jo dezakezue, informazio pila bildu dute bertan:





PLANETARIOAN

Donostiako zientza museoan izan gara. Bertan urtaroei buruzko tailerra egin ostean, planetarioan gelan ikasitakoa bizitzeko aukera izan genuen.










2018(e)ko urriaren 18(a), osteguna

BIDE HEZKUNTZA

Aste honetan Donostiako Udaltzainen eskutik Bide Hezkuntzako saioak egin ditugu. Kale eta errepideetan bizikidetza aholkuak eta arauak berrikusten primeran pasa dugu.




2018(e)ko urriaren 5(a), ostirala

IKERLARI TXIKIAK

Lan eta lan ditugu gelakideak. Oraingoan, Lurraren errotazioak gure eguneroko bizitzan dituen ondorioak aztertzen aritu ginen.


2018(e)ko urriaren 3(a), asteazkena

EGUZKI SISTEMA ETA PLANETAK

Eguzki sistema aztertzen gabiltza gelan. Ene Kantakeko lagunek egindako abestiari esker, eguzki sistema osatzen duten planetak erraz ikas ditzakegu. Abestera!