Ongi etorri Herri Ametsa ikastolako 5B gelako ikasleen blogera! Ikastola barruan zein kanpoan egiten ditugun ekintza desberdiden berri izango duzue hemen.
2019(e)ko otsailaren 5(a), asteartea
SANTA AGEDA BEZPERA
Otsailaren 4a, Santa Ageda egunaren bezpera dela eta, gure inguruko kaleetan oles egitera atera ginen. Gure makilkadak entzunda Amalurra esnatu dugularen dudarik ez da!
HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA
Aurreko ostiralean 4.mailakoen bisita jaso genuen. Dieta osasungarriaren garrantziaz eta ezaugarriez aritu ondoren, erronka bat proposatu ziguten: ostiralero ikastolara ekarritako hamaiketakoa osasungarria izan zedila.
Lehenik eta behin, egun hortako gure hamaiketakoak aztertu genituen, berehala konturatu ginen aldaketa baten beharrean geundela.
Ostiral honetan zer ekarri ez badakizu, hona hemen zenbait gomendio:
Lehenik eta behin, egun hortako gure hamaiketakoak aztertu genituen, berehala konturatu ginen aldaketa baten beharrean geundela.
Ostiral honetan zer ekarri ez badakizu, hona hemen zenbait gomendio:
On egin!
2019(e)ko urtarrilaren 29(a), asteartea
ALDE ZAHARRA ETA TXISTULARI KONTZERTUA
Goiza Donostiako Alde Zaharrean pasa dugu. Lehenik, Mikel Legorburuk Donostiako historiako hainbat azalpen eta danborradaren sorrera azaldu dizkigu. Ondoren, Donostiako Txistulari Taldeak eskainitako kontzertuan izan gara. Goiz biribila, asko ikasi eta disfrutatu dugu.
2018(e)ko abenduaren 18(a), asteartea
GURE BERTSOAK
Bertsolaritzako saioetan bertsotan aritzen gara. Euskara gaitzat hartuta sortu genituen bertsoak zuek entzuteko moduan jarri ditugu bertsoikasgela.eus web orrian. Gu entzuteko klikatu helbide honetan:
2018(e)ko abenduaren 4(a), asteartea
ZAHARREN EGOITZAN
Gaur, lehen unitatearen disziplinarteko amaiera faseari bukaera emateko asmoz, Berrako zaharren egoitzan izan gara. Bertan gelan ikasitako hainbat gauza azaldu, ingelesez abesten irakasten eta gabonetako eskulanak egiten aritu gara gure zain zeuden aiton-amonekin.
Goiz bikaina pasa dugu, goxo-goxo hartu gaituzte eta, a zer nolako aiton-amona jatorrak!
2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala
EUSKARALDIA MARTXAN
Hasi dugu gure 11 egunetako erronka. Ilusio handiz aukeratu ditugu rolak, ahobiziz beterik gela dugu.
AUPA EUSKARALDIA!
AUPA EUSKARALDIA!
2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea
BADATOR EUSKARALDIA!
Ostiralean emango diogu hasiera Euskaraldiari, gu prest gaude, eta zu?
HARTU KONTROLA, AUKERATU ROLA!
HARTU KONTROLA, AUKERATU ROLA!
Hona hemen dantza egiteko gonbitea:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

