"Amets bat" programarekin bat eginez egun borobila bizi genuen. Goizean Zubietan izan ginen eta arratsaldean Aquariumean gozatzeko aukera izan genuen.
Ongi etorri Herri Ametsa ikastolako 5B gelako ikasleen blogera! Ikastola barruan zein kanpoan egiten ditugun ekintza desberdiden berri izango duzue hemen.
2019(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna
2019(e)ko maiatzaren 8(a), asteazkena
BERNEDO
Oporrei hasiera behar den bezala emateko, 5. eta 6. mailakoak Bernedon izan ginen. Eguraldiak lagundu ez zigun arren bikain pasa genuen.
2019(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena
2019(e)ko otsailaren 5(a), asteartea
SANTA AGEDA BEZPERA
Otsailaren 4a, Santa Ageda egunaren bezpera dela eta, gure inguruko kaleetan oles egitera atera ginen. Gure makilkadak entzunda Amalurra esnatu dugularen dudarik ez da!
HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA
Aurreko ostiralean 4.mailakoen bisita jaso genuen. Dieta osasungarriaren garrantziaz eta ezaugarriez aritu ondoren, erronka bat proposatu ziguten: ostiralero ikastolara ekarritako hamaiketakoa osasungarria izan zedila.
Lehenik eta behin, egun hortako gure hamaiketakoak aztertu genituen, berehala konturatu ginen aldaketa baten beharrean geundela.
Ostiral honetan zer ekarri ez badakizu, hona hemen zenbait gomendio:
Lehenik eta behin, egun hortako gure hamaiketakoak aztertu genituen, berehala konturatu ginen aldaketa baten beharrean geundela.
Ostiral honetan zer ekarri ez badakizu, hona hemen zenbait gomendio:
On egin!
2019(e)ko urtarrilaren 29(a), asteartea
ALDE ZAHARRA ETA TXISTULARI KONTZERTUA
Goiza Donostiako Alde Zaharrean pasa dugu. Lehenik, Mikel Legorburuk Donostiako historiako hainbat azalpen eta danborradaren sorrera azaldu dizkigu. Ondoren, Donostiako Txistulari Taldeak eskainitako kontzertuan izan gara. Goiz biribila, asko ikasi eta disfrutatu dugu.
2018(e)ko abenduaren 18(a), asteartea
GURE BERTSOAK
Bertsolaritzako saioetan bertsotan aritzen gara. Euskara gaitzat hartuta sortu genituen bertsoak zuek entzuteko moduan jarri ditugu bertsoikasgela.eus web orrian. Gu entzuteko klikatu helbide honetan:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

